Euskal preso eta Iheslari politikoen askatasuna aldarrikatzeko urtarrilaren 27an egingo dute III. Etxera Trail, Gernika-Lumon. Tipi-tapa, pausoz pauso, korrika zein oinez, herritaren konpromisoa berresteko hitzordua heltzear da.
Ahalik eta herritar gehien, Euskal preso, iheslari eta errefuxiatu politikoen auzian inplikatzea, konprometitzea eta aktibo bilakatzea da probaren helburu nagusia. Herritarren partehartzea eta inplikazioa handiena izan eta inor kanpoan geratu ez dadin, adin guztientzako moduko ibilbideak antolatu dituzte urtarrileko azken domekarako.
Lasterketa zein mendi martxak egiteko aukera dago. Lasterketaren eta martxa luzearen ibilbidea
16 kilometrokoa da (650 metroko desnibel positiboa) eta martxa laburrarena, berriz,
6 kilometrokoa (350 metroko desnibel positiboa).
Egunean bertan izena eman badaiteke ere,
aldez aurretik webgunearen (
www.etxeratrail.eus) bitartez izena eman daiteke,
urtarrilaren 20a arte (domeka). Horrela izena emanez gero, lasterketan parte hartzeko 12 euro ordaindu behar dira, martxa luzea egiteko 10 euro eta martxa txikia egiteko 8 euro. 10 urtetik beherako umeek, baina, doan parte hartu dezakete.
Egunean bertan izena emanez gero, ostera, korrikalariek 14 euro ordainduko dituzte eta martxa luzeeneko partaideek 12 euro (martxa txikian prezio bera mantenduko dute).
Gutxienez 18 urte behar dira Lasterketan partehartzeko. 16 urtetik gorakoak, guraso edo tutoreen baimenarekin parte ahal izango dute.
Herrian zein eskualdean falta direnen alde izerdia botatzeko prest daudela gogora ekarri dute antolatzaileek, eta herritarrak parte hartzera animatu dituzte. Halaber, aurreratu dutenez,
ibilbidean aldaketa batzuk egin dituzte aurtengo probarako.