Argazkia: Ekoetxea Urdaibai
Aurreko urteetan egin den modura, Busturiko Madariaga Dorretxean kokatutako
Ekoetxea Urdaibaik erabilitako jostailu eta arropa bilketa solidarioa egiteko gunea jarri du. Zehaztu dutenez,
urtarrilaren 30era arte egongo da aipatutako produktuak uzteko aukera,
10:00etatik 19:00etara bitartean.
Keinu txikiak guztion onurarako lelopean, irabazi asmorik gabeko Koopera Ingurumen Zerbitzua elkartea ariko da batze lanak egiten. Elkartea giza ekimena sustatzen duen kooperatiba eta enpresa taldeak osatzen dute.