34. Egia-Iriondo, Osa eta Dieguezentzat
Iaz egin modura, Ioana Osa eta Mikel Dieguez ondarrutarrek irabazi dute 34. Egia-Iriondo memoriala. Proba Ondarroako Udalak antolatu zuen Ondarroako Atletismo Taldearen laguntzagaz, eta pozik geratu dira herri lasterketak izan duen parte hartzeagaz. «...

Iaz egin modura, Ioana Osa eta Mikel Dieguez ondarrutarrek irabazi dute 34. Egia-Iriondo memoriala. Proba Ondarroako Udalak antolatu zuen Ondarroako Atletismo Taldearen laguntzagaz, eta pozik geratu dira herri lasterketak izan duen parte hartzeagaz. «Ume askok parte hartu zuten euren gurasoekin batera. Eguraldiak ere lagundu zuen, eta giro polita egon zen». Lasterketa nagusian, berriz, 140 bat korrikalarik parte hartu zuten, asko maila handikoak.