Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Kirola

Urte berria ere garaipenekin hasi du Lointek Gernika Bizkaiak

Aintzina Monasterio Maguregi
Gernika-Lumo
2019/01/07
Borrokan jarraitzeko gogo biziz hasi du 2019a talde gernikarrak. Aurreko astean bi partidu jokatu zituzten Malosten, eta biak irabazi zituen etxeko taldeak. Eguenean Galatasaray-ren kontra lehiatu zen Eurokopan, eta biharamunean Femeni Sant Adria mendean hartu zuen. 24 ordutan zaleak ilusioz bete zituzten, beste behin.
LOINTEK GALATASARAY8

Zaleak talde animatzen, Galatasarayren kontra partiduan.
Argazkia: Gernika KESB.

Nekea pilatu arren, atsedenik hartzeko astirik ez daukate Lointekeko jokalariek. EuroCup Women Txapelketaren multzokako fasean bigarren postua eskuratuta sailkatu zen kanporaketetara, eta eguen honetan (urtarrilak 10) Galatasayren kontrako bueltako partidua dute Turkian (17:30). Aurreko asteko garaipena errepikatzeko lan egin beharko dute talde gernikarreko jokalariek. Ikusgarria eta hunkigarria izan zen. Magiaz betetako neurketa. Lointek Gernika Bizkaiak 84-69 irabazi zion iazko Eurokopako txapeldunari. Zaleek Maloste bete zuten, eta jokalariek ez zieten hutsik egin. Talde turkiarraren esperientzia igarri zen kantxan, baina, etxekoek beren jokoari eutsita, edozien aurkariri aurre egiteko gai direla erakutsi zuten. Lehen zatian argitasun eta eraginkotarsun falta igarri zen, baina, kalitateagaz, nortasunagaz eta bihotzagaz nagusitu zen Malosteko taldea. Ligan ere, indartsu. Dia Ligan 14 jardunaldi lehiatu dituzte momentuz, eta horietatik hiru bakarrik galdu ditu Gernika-Lumoko taldeak. 11 garaipenetan azkena, aurreko astean lortu zuen Sant Adriaren kontra, etxean (76-71). 2018-2019 denboraldia historikoa da klubarentzat. Hasiera bikaina izan dute, eta emaitza onei eusteko lanean ari direla erakusten ari dira jokalariak. Gaur gaurkoz, Emakumezkoen Ligaren sailkapenean hirugarren postuan dago Lointek Gernika Bizkaia, 25 puntugaz. Bi puntura ditu Spar Citylift Girona liderra eta Perfumerias Avenida bigarrena. 15. jardunaldia lehiatzeko Valentziara bidaiatuko dute. Valencia BCren eta Lointek Gernika Bizkaiaren arteko partidua 19:15ean hasiko da, zapatuan (urtarrilak 12). Kamile Nacickaite. 2018. urtea amaitzeko fitxaketa berria iragarri zuen Gernika-Lumoko klubak. Eleanna Christinaki greziarrak taldea utzi ostean, urtarrilaren 1ean taldeagaz lanean hasi zen Kamile Nacickaite lituaniarra. Christinakik abenduaren 31a arte zeukan kontratua, eta beste eskaintza bat onartuta utzi du taldea.
kamile

Kamile Nacickaite lituaniarra Sant Adriaren kontrako partiduan.
Argazkia: Gernika KESB.

Hegaleko zein eskolta moduan jokatu dezake Nacickaitek, eta haren fitxaketagaz kanpoko jokoa indartzea espero dute klubean. 26 urtegaz esperientziadun jokalaria da, eta batik bat Turkiako Ligan aritu da. Mario Lopez entrenatzailearen berbetan, hiruko jaurtiketetan eta erreboteen ostekoetan nabarmentzen da: “Argia eta bizkorra da kantxan, eta baloirik gabeko jokaldiak ondo irakurtzen ditu. Talde askotan esperientzia hartu du, eta espero dugu horrek  taldeari hobeto lehiatzen laguntzea”.      

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.