San Silbestre solidarioa egingo dute Gabon Zaharrean, Bermeon
San Silbestre lasterketa solidarioa egingo dute Bermeon Gabon Zahar egunean, 12:00etatik aurrera, Eutsi gogor, Danok batera elkarteak antolatuta eta danok batera marea gorriarekin, ume gaixoen etorkizunaren alde lelopean.Gaixotasun arraroak dituzten um...
Gaixotasun arraroak dituzten umeei laguntzeko hartu du kutsu solidarioa Bermeon egingo den San Silbestre lasterketak. Batutako dirua elkartearentzat eta TEA guraso taldearentzat izango da, «behar bereziak dituzten Bermeoko umeei laguntzeko».
13:30ean hasiko da lasterketa, Portuko Olatua eskulturaren paretik, eta adin guztietako herritarrek parte hartu dezaten hiru ibilbide prestatu dituzte: 500 metrokoa irteera puntutik Lameraraino, 2 kilometrokoa Portuko Olatutik Lameraraino, Erremedio kaletik, Goiko plazatik, Baztarre, San Juan Portale eta Zubi Gane zeharkatuz, eta 4 kilometrotakoa, 2 kilometroko zirkuituari itzuli bi emanez.
Dortsalak
Dortsalak etzi, 23an eta Gabon Zahar egunean egongo dira eskuragarri, 10:30etik aurrera, Lameran. Dortsala eta kamiseta 7 euro izango dira. Abenduaren 30era arte, ostera, herriko Intersport dendan, Aribike dendan eta Orain Bai fitness klubean erosi ahalko dira, 3 eurotan.
Antolatzaileek parte hartzera animatu dituzte herritarrak.