Nerabeen aisialdia berramesten
Nerabeen aisialdia eraldatzeko prozesua abiarazi dute Markina-Xemeinen. Herriko eragile guztiek bat egin dute, nabaritu duten hutsuneari erantzuteko12-16 urte bitarteko nerabeen aisialdi eskaintzan ikusitako hutsuneari erantzun bat ematera datorren pro...
Nerabeen aisialdia eraldatzeko prozesua abiarazi dute Markina-Xemeinen. Herriko eragile guztiek bat egin dute, nabaritu duten hutsuneari erantzuteko
12-16 urte bitarteko nerabeen aisialdi eskaintzan ikusitako hutsuneari erantzun bat ematera datorren proiektua abiarazi dute Markina-Xemeinen. Elkarlan sare bat eratu dute herriko eragileekin udala, norbanako, talde, elkarteak, eta, jakina, gazteei dagokien protagonismoa emanez, Markina-Xemeingo nerabeen aisialdia berramesten izeneko hausnarketa eta lanketa prozesuari ekin diote.Udalak eman zuen lehen pausoa, eragile ezberdinekin harremanetan jarriz eta adin inguru horren bueltan mugitzen ziren talde, elkarte eta eragileak bilerara deituz. Lehen urrats horretan, aukera desberdinak aztertu ostean, prozesuan zehar bidelagun izan den Txatxilipurdi elkartearen laguntza profesionalaz baliatzea erabaki zuten. Ondoren, gaur egun martxan da- goen talde eragilea sortu zuten; talde horretan Txatxilipurdikoak, udal ordezkariak, XATeko ordezkariak eta herriko eta bi ikastetxeetako guraso elkarteetako ordezkariak biltzen dira. «Jakinekoa da, denok pasa dugun garai gorabeheratsu bezain aberatsa dela nerabezaroa eta adin tarte honi garrantzia eskaintzeko asmoz ekin genion bideari», azaldu dute hezitzaileek.
Gazteen premiak jakiteko jakina, gazteekin eurekin elkartu dira. Eta prozesuan, herriko bi ikastetxetako 278 gaztek parte hartu dutela jakitera eman dute, hamabi hezitzaileren laguntzagaz. Ikastetxeetatik kanpo sortu zuten gero egitasmoa aurrera eraman duen taldea, bi hezitzailek eta prozesuan protagonista izan diren hamazortzi bat nerabegaz. «Urriaren 28tik bi astean behin bildu gara, ekintza ludikoak eta bilera formalak tartekatu ditugu. Ekintza ludikoen artean, bolatokira joan gara, zinemara eta jolas ezberdinak egin ditugu».
Gazte Lekua
Hainbat saio egin ostean, gazteek argi utzi dituzte ikusten dituzten gabeziak: neguan epel egoteko toki bat, asteburuetarako ekintzak eta aisialdian gauza ezberdinak egiteko aukerak (diskoteka, pizzeria, trinketea, bolatokia, lagunartean egoteko tokiak). Baina buruan daukaten helburu nagusia adin tarte horretara bideratuta egongo den Gazte Lekua dela jakinarazi dute. «Bertatik, gazteek eskatzen dituzten ekintzak aurrera eramaten saiatuko gara, gazteek haien aisialdiari ahalik eta etekin handiena ateratzeko asmoz».
Gazte Lekuaren azpiegituraz jarduteko talde tekniko bat ere sortu dute Txatxilipurdiko kide, hirigintzako zinegotzi eta bi hezitzailek osatzen dutena. Aurrerapausoak ematen jarraitzen dute, aldi berean, nerabe eta hezitzaileek osatutako taldeak eta talde eragileak. Lehenak bi astetik behin geratzen dira, talde eragilea, berriz, hilean behin elkartzen da prozesua orokorrean aztertzen joateko. «Nerabe talde- an aipagarria da hasieratik taldea egonkortu egin dela, eta konpromiso maila altua erakutsi dutela».
Aurreratu dutenez, abenduaren 29 eta 30ean irteera bat egingo dute Arrasateko Gazte Txoko desberdinak ezagutu asmoz, eta Markina-Xemeingo Gazte Lekua sortzeko ideiak hartuko dituzte. «Horrez gain, talde izaera eta kohesioa lortzea erraztuko du irteera horrek». Azpimarratu dutenez, nerabeen autonomia eta erabakiak hartzeko gaitasuna ere landu nahi dituzte aldi berean prozesu horren bidez, «haien kritikotasuna garatuz».