Markina-Xemeingo finalekin amaituko da bihar, Xistera Zirkuitua
Nesken finalak eta mutilan gazte eta nagusien mailako finalak jokatuko dira 18:00etatik aurrera. Lea-Artibai eta Mutrikuko bederatzi pilotari daude finalisten arteanMarkina-Xemeingo Uni pilotalekuan emango diote amaiera bihar, Xistera Zirkuituari. Muti...
Nesken finalak eta mutilan gazte eta nagusien mailako finalak jokatuko dira 18:00etatik aurrera. Lea-Artibai eta Mutrikuko bederatzi pilotari daude finalisten artean
Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan emango diote amaiera bihar, Xistera Zirkuituari. Mutilen Ugaren Zirkuituko gazte eta nagusien mailako finalak eta Nesken Zirkuitukoa jokatuko dira 18:00etatik aurrera. Lea-Artibai eta Mutrikuko bederatzi pilotari daude finaletan.Mutilen gazte mailako finalagaz ekingo diote arratsaldeari. Aitzol Galletebeitiak (Lekeitio) eta Aize Iturraldek (BAC Biarritz) osatutako bikoteak Eduardo Agirre (Zumaia) eta Danel Mandiola (Markina-Xemein) pilotarien aurka neurtuko ditu indarrak. Finak ikusgarria izango dela aurreikusten dute Xisterako arduradunek, «lau pilotariak sasoi onean iristen baitira neurketa honetara».
Nesken finala etorriko da ondoren. Maialen Aldazabal (Berriatua Zesta Eskola) eta Izaro Arbe (Markina-Xemein) eta Maite Ortiz de Mendibil (Hondarribia) eta Eneritz Lizardi (Danok Bat, Mutriku) bikoteen arteko finala ere dotorea izango dela dio Xisterak. Adituen ustez, Ortiz de Mendibil eta Lizardi dira faboritoak. «Aurrelari gasteiztarrak bere eguna baldin badauka, ez da erraza izango bera geratzea».
Azkenik, mutilen nagusien mailako finalistak aterako dira kantxara. Alde batetik, Antxon Alberdik (Berriatua Zesta Eskola) eta Mikel Manzisidorrek (Danok Bat Mutriku) jokatuko dute, eta bestetik, Gaizka Barinagarrementeriak (Markina-Xemein) eta Aitor Elkorobarrutiak (Markina-Xemein). Antxon eta Manzi dira faborito. Izan ere, bi torneo irabazi ditu bikoteak: Donibane Lohitzunekoa eta Tolosakoa. Hala ere, Barinagarrementeria eta Elkorobarrutia ez zeuden finalerdietako faboritoen artean ere, baina finalera arte ailegatzea lortu dute. «Argi dago biek oso bikote arriskutsuak osatzen dituztela».
Partidu ikusgarriez gainera, ekitaldiz bete dute eguna. Xisterak jakitera eman duenez, puntista gazteen jardunaldiak egongo dira Markina-Xemeinen, Etxebarrian, Ziortza-Bolibarren eta Berriatuan.
Agurreko partidua
Ekaitz Mendizabal Goixerri puntista mutrikuarrari agur ekitaldia egingo diote etzi Danok Batekoek eta ingurukoek.
Ekitaldia 18:00etan hasiko da, Miruaitz frontoian, goi mailako partidu batekin. Jon Goenagaren eta Aitor Andonegiren aurka neurtuko dituzte indarrak Goixerrik eta Mikel Manzisidorrek. Omenduari, gainera, zestez osaturiko ohorezko arkua egingo diote sarreran.
Omenaldian Goixerriren hurrekoek parte hartuko dute, eta partidua amaituta, oparien eta bestelako agur ekintzen txanda izango da.