Izotz pista ipiniko dute
Abenduaren 28tik urtarrilaren 6ra egongo da zabalik, goiz eta arratsaldez, eta sarrerekin batzen den dirua helburu solidarioetarako erabiliko duteNeguko hotzari aurre egiteko izotz pista jarriko dute Bermeon. Gabonetako ohitura da herri askotan izotz p...
Abenduaren 28tik urtarrilaren 6ra egongo da zabalik, goiz eta arratsaldez, eta sarrerekin batzen den dirua helburu solidarioetarako erabiliko dute
Neguko hotzari aurre egiteko izotz pista jarriko dute Bermeon. Gabonetako ohitura da herri askotan izotz pista ipintzea, eta Bermeon ere herritarren eskura jarri dute izotz gainean dantza egiteko aukera.Urtea amaitu eta berria hasi orduko askok eta askok euren buruari egin ohi dioten proposamena da joan den urtean baino kirol gehiago egitea datorrenean. Askotan proposamen horiek egun gutxiren buruan lagatzen dituzte bertan behera, baina Bermeon bat egin dituzte kirola eta aisialdia.
Aurtengo berritasun garrantzitsuena Lameran jarriko duten izotz pista izango da; agertokia egoten den lekuan ipiniko dute, abenduaren 28tik urtarrilaren 6ra arte. 200 metro karratu edukiko dituen izotz pista izango da.
Goizez eta arratsaldez egongo da zabalik: 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era bitartean. Erabiltzaileak ordu erdiko txandetan arituko dira izotz gainean, eta sartu ahal izateko sarrera 2 eurokoa izango da. Sarrerekin batzen den dirua helburu solidarioetara bideratuko du Bermeoko Udalak.
Idurre Bideguren alkateak adierazi du pistako izotza sintetikoa izango dela. «Sintetikoa denez, ez du energiarik behar, eta horregatik guztiz jasangarria da, eta, era berean, izotza baino bigunagoa denez, eroriz gero ere min gutxiago hartzen da».
Uretako ekintzak
Izotz pista neguagaz eta hotzagaz lotu ohi da, baina Bermeon udako urtaroagaz lotu daitezkeen ekintzak ere egingo dituzte Gabonetan; eta nola ez, hiru ekintzek uragaz edukiko dute zerikusia. Etzi, abenduaren 24an, 30ean, 31n eta urtarrilaren 5ean gaztelu puzgarriak ipiniko dituzte goizean, Araneko udal kiroldegian, 11:00etatik 13:45era. Leku berean egingo dute bihar udalaren kirol patronatuak eta Izaro Sub urpeko elkarteak urpeko bataioa. 8 urtetik gorako neska-mutilei eta urpekaritzaren munduan murgildu nahi dutenei zuzenduta dago. Izena emateko 94-617 91 80 telefono zenbakira deitu behar da. 17:00etatik 19:00etara egingo dute bataioa, eta bertaratu nahi dutenek uretarako arropa eta igerilekuko txanoa eraman beharko dituzte.
Urtea ondo eta bustita amaitzeko, aurten ere urteko azken bainu dibertigarria egingo dute Bermeon, Gabon Zahar egunean. 12:00etarako egin dute hitzordua portuan. Mozorrotuta joateko deia egin dute.