Amankomunazgoak akordioa lortu du etxez etxeko langileekin
Etxez etxeko laguntza zerbitzuetako langileekin adostasunera heldu da Lea-Artibai Amakomunazgoa. Adierazi dutenez, azken urteoetan lortu den lehenengo akordioa da aste honetako martitzenean sinatutakoa; bide beretik jarraituko dutela agertu dute bi ald...
Rakel Elu Amankomunazgoko lehendakariaren iritziz, akordio batera iristea pozgarria da. «Pozgarria da ikustea nola heldu gaitezkeen akordioetara langileen eskubideak hobetuz, eta aldi berean, zerbitzuaren kalitatea mantenduz».
Hain zuzen ere, Eluri egindako eskariak eta ordezkaritza sindikalak negoziazio mahaian aurkeztutako eskariak aintzat hartuta ailegatu dira adostasunarena, eta modu horretara, 2019-2020rako Plangintza Proposamena aurkeztu du Amankomunazgoko lehendakaritzak. «Lehendakaritza honen proposamena da urtean formaziorako bederatzi ordu kontuan hartzea».
Lan saioak, %75ean
Akordioan hainbat puntu jaso dira, eta horien artean bitarteko izaera kontratua edo 6 urte baino gehiagoz zerbitzu kontratua duten langile guztien lan saioak %75ean jartzea erabaki dute sindikatuek hala eskatuta eta lanak eskatzen duen esfortzua kontuan hartuta.
Onartu diren puntuen artean, besteak beste, langile guztiei lan saio bera bermatzeko, ordezkapen kontratuak lanean dauden langileen artean banatuko dira, eta horiek ezin dutena egin, ordezpeneko bitarteko izaera kontratuaz kontratatutako langile berriek egingo dute.
Beste baldintza batzuen artean, langileren batek aurretiko erretiroa, erretiroa, ezintasuna edo beste lanuzte egoera bat duenean, haren hutsunea betetzen ari izan den langileekin beteko da, edo bestela, lan poltsatik tokatzen zaion lehenengo hautagaiari eskainiko zaio, %75eko lansaioa bermatuz. «Lanpostu horiek lan eskaintza publikoan sartuko dira, eta hautatze prozesua egiten den momentuan, hutsune hori betetzen dagoen langilearen kontratua etengo da».