Etzi itxiko dute FamiliARTEan tailerretan izena emateko epea
Iaz hasitako bideari jarraituz, aurten ere, FamiliARTEAn ekimena antolatu du Gabonetako opor egunetarako Uhagon kulturguneak, Markina-Xemeingo udalaren laguntzagaz. Aurten, iaz baino egun bat gehiago izango du egitarauak, bost egun: Abenduak 23, 26, 27...
Batez ere, familiei zuzendutako ekimena bada ere, tarte berezi bat egin nahi izan diete 10 urtetik gorakoei. Horiei zuzenduta egongo dira batez ere abenduaren 26 goizeko tailerra eta 28 arratsaldekoa.
Tailer batzuetan parte hartzeko izena eman behar da barikurako. Horretarako, 94-616 63 03 telefono zenbakira deitu behar da. Izena eman behar diren tailerrak hurrengoak dira: Bideoklip bat egin (abenduak 26), Looplooplopp (abenduak 27), Trakamatraka (abenduak 28) eta Turrupa (abenduak 29).