Metaleko hitzarmenaren egoera salatu dute
Bizkaiko metalgintza sektoreko hitzarmena blokeatuta dagoela salatzeko kontzentrazioa egin du LABek Bermeon. Sindikatuak salatu duenez, Bizkaiko Metalgintzako Mahai negoziatzailean FVEM Bizkaiko metaleko patronalak ez du sektoreko langileen «lan baldi...
LABeko ordezkariek Wartsila enpresaren aurrean egin zuten elkarretaratzea atzo goizean. Gainera, sindikatuko kideek euren eskaerak jasotzen dituen eskutitza eman zioten enpresako zuzendaritza batzordeari.
LABen ustez, industria orokorraren arloan «mozkinak eta ekoizpenak handitu» diren garaian aitzakiak amaitu beharra dute. «Horregatik aldarrikatzen dugu hitzarmenak sektoreko langileak jasaten ari diren arazo nagusiei aurre egin behar diela».
Sektoreko langileen soldatak eguneratzeko, behin-behineko kontratuak murrizteko, ABLE bidez egindako kontratazioak ezabatzeko, azpikontratetako beharginen subrogazioa, emakume gehiago kontratatzeko eta soldata arrakalak txikitzeko eta lan erreformaren aurkako neurriak hartzeko eskatu zuten.
FVEM aipatutako proposamen horietatik oso urrun dagoela dio sindikatuak, eta negoziazio mahaitik arrazoi horregatik irten direla azaldu dute. Proposatutako baldintzen inguruan negoziatzeko aukerarik izanez gero, negoziazio mahaira itzuliko liratekela adierazi du LABek, «bide horretatik aurrerapen mamitsuak jasotzeko aukerak sortu ahalko lirateke eta».
Azaroaren amaieran, Etxebarriko Nemak enpresa aurrean egin zuen LABek elkarretaratzea. Hitzarmena blokeatuta egotearen erantzule egin zuten enpresa burua.