Argazkia: Bermeoko Udala
Aurrekontuetan parte hartzeko hitzordua
bihar izango dute. Bilera
11:00etatik 12:30era egingo dute, Bermeoko Kultur etxeko
gaztelekuan.
Ekimen horrekin udalak 2019. urterako proposatzen dituen
proiektuak eta aurrekontua herritarrei aurkeztu nahi die. Aldi berean, herritarrek beraien
ekarpenak egin ahalko dituzte, horrela elkarlanean aurrekontua prestatzeko.
Udalak bermeotar guztiak gonbidatu ditu aurrekontuei buruzko hitzorduan parte hartzera, “Bermeo, gure herria, denon artean eraikitzen jarraitzeko”.