Onintza Enbeita muxikarra, Bizkaiko Txapelketako txapela janzteko prest
Zapatuan 17:00etan hasiko da finala eta autobusa antolatu dute Muxikatik
Udabarriko fasean 13 saio jokatu ziren eta 78 bertsolarik parte hartu zuten. Udazkenean kanporaketekin hasi ziren eta lehiatu ziren bost saioetan 30 bertsolari aritu ziren. Horietatik 10 sailkatu ziren eta finalaurrekoetan zeuden zortziekin batu ziren.Lan guzti horiek ondokoek epaituko dituzte: Ander Txakartegi Basterretxea berriatuarra, Mirari Azula Aurrekoetxea lekeitiarra, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da, eta gai jartzaileak Idoia Anzorandia Kareaga eta Maite Berriozabal Berrizbeitia izango dira. Ibarzabalek, Galletebeitiak, Enbeitak, Lekuek, Uriak eta Amurizak ostera ere parte hartuko dute, 2016an egin zuten bezala. Abarkasek berriz, 2010 lehiatu zuen finala, eta lehen aldiz ariko dena Bizkarra abadiñarra izango da. Baina finalera iristeko bidea ez da motza izan: “Finalera heldu aurretik ibilbide luzea egin du Bizkaiko Txapelketak. Apirilean eta maiatzean jokatu zen Udabarriko fasea; 13 saio jokatu ziren eta 78 bertsolarik parte hartu zuten”. Udazkenean kanporaketekin hasi ziren eta lehiatu ziren bost saioetan 30 bertsolari aritu ziren. Horietatik hamar sailkatu ziren, eta finalaurrekoetan zeuden zortziekin batu ziren. Berrizen, Igorren eta Lekeition finalaurrekoak jokatu eta gero, zapatuan jokatuko dute finala. Sarrerak. Bilboko finalerako sarrerak salgai daude dagoeneko. Zapatu goizera arte webgunean daude eskuragarri, eta zapatuan bertan, ostera, Bilbao Arenako txarteldegian, 12:30etik aurrera. Finalera joateko asmoa daukatenentzat hainbat ohar zabaldu ditu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Garraio publikoa erabiltzeko eskatu dute edo bestela zenbait herritako bertso eskolek antolatutako autobusetan izena emateko. Muxikatik ere badago autobusa, udalak antolatuta. 15:30ean irtengo da Kurtzerotik, eta Ariatzan eta Zugastietan ere batuko ditu herritarrak. Liburutegian eman behar da izena biharko 20:00ak baino lehen: 645 00 66 63 telefono zenbakian edo liburutegia.muxika@bizkaia.org helbidean. 3 euro ordaindu behar dira, eta muxikarrek dute lehentasuna. Bilbao Arenako ateak finala baino ordu eta erdi lehenago zabalduko dituzte, 15:30ean. Elkartetik garaiz joateko gomendioa egin dute, “trabarik ez egoteko”. Gurpildun aulkian finalera doazen bertsozaleek aurretiaz antolakuntzari jakinaraziz gero, beste hainbat gomendio emango dizkietela zehaztu dute. Horretarako bizkaikotxapelketa@bertsozale.eus posta elektronikoa dago erabilgarri. Aurten ere Umeen gunea egongo da. “Saioak iraun bitartean umeek gune horretan egoteko aukera edukiko dute, hezitzaileekin”. Sei urtetik aurrerako umeek finalerako sarrera erosi beharko dute, hiru urtetik beherakoek heldu batek lagunduta egon beharko dute, eta umeek nahi izanez gero, tarteko saiora joan ahalko dira euren arduradunagaz.