Datorren urteko antxoaren kostera «oparoa» izango dela aurreikusi du Aztik
Juvena azterketak datu onak jaso dituela esan dute; 490.000 antxoa tona zenbatu dituzte Bizkaiko Golkoan, bataz besteko historikoa baino gehiago. Pelagiko txikiak ere ikertu dituzteAztik antxoa gaztearen jarraipenari buruz egiten duen Juvena azterketak...
Juvena azterketak datu onak jaso dituela esan dute; 490.000 antxoa tona zenbatu dituzte Bizkaiko Golkoan, bataz besteko historikoa baino gehiago. Pelagiko txikiak ere ikertu dituzte
Aztik antxoa gaztearen jarraipenari buruz egiten duen Juvena azterketak datu onak jaso ditu. Urtebete baino gutxiago duten 490.000 antxoa tona zenbatu dituzte Bizkaiko Golkoko uretan, kanpainaren bataz besteko historikoa baino gehiago. 2019ko antxoaren kostera, beraz, oparoa izango dela adierazi du.«Zenbat antxoa gazte dagoen jakiteak ahalbidetzen du kalkulatzea datorren udan zenbat antxoa iritsiko diren heldutasunera. Eta aurtengo Juvena kanpainak datu onak izan ditu», azaldu dute Aztikoek.
Datuak jasotzeko Emma Bardan eta Ramon Margalef ontzi ozeanografikoak erabili dituzte. Irailean egin zuten neurketan itsasoaren eremu desberdinetan arrantza zehatzak egin zituzten, urtebete baino gazteagoa den antxoaren neurria jakiteko, eta horien neurria 6,3 zentimetro ingurukoa dela ondorioztatu dute. Horien kokapena ere aztertu dute: plataforma kontinentaletik kanpo zein barruan aurkitu dituzte.
Antxoa gaztearen ugaritasuna aztertzeaz gain, ekosistema berean dauden pelagiko txikien komunitate osoa ere ikertu dute, tartean antxoa heldu, sardina, txitxarro edo berdelarena. Era berean, ekosistema pelagiko osoaren ezaugarriak definitzen dituzten ingurumen faktoreak aztertu dituzte. Besteak beste, uraren tenperatura, gazitasuna edo lausotasuna.
Ekosistema kate trofikoaren azterketa osatzeko, Aztiko ikertzaileek Bizkaiko Golkoko itsas harrapakari handien banaketa espazialari buruzko datuak jaso dituzte. «Horretarako, itsas hegazti eta ugaztunen banaketa eta kopurua aztertu dituzte; informazioa jaso, ale kopurua zenbatu eta portaerak aztertu dituzte».