Urtearen amaiera iristear dagoela, beste batez dagoeneko ohitura handikoa bilakatu den jaialdi gastronomikoa ospatuko dute Mundakan. Izan ere,
etzi Txakoli Egunaz gozatzeko aukera ederra edukiko dute udalerrira hurreratzen diren guztiek.
Goiz osoan zehar zer edo zer dastatu edukiko dute bisitariek.
11:00etan emango diote hasiera Txakolin Egunari, eta eguerdira arte, Mundakako udaletxeko arkupeetan bilduko dira herritarrak. Nola ez, eguneko protagonista txakolina izango da. Aurten
bi motatako txakolinak dastatu ahalko dira. Hain zuzen ere, Bakioko Abio eta Busturiko Amunategi ekoizleak izango dira Mundakan.
Halere, txakolinagaz batera
produktu eskaintza zabala egongo da herriko plazan. Esate baterako gaztak, patea edota etxeko gozoak salgai izango dituzte salmahaietan. Produktu gastronomiko horiekin batera, sasoiko produktuak eskaintzen dituen Zabaleko Urdaibaik ere parte hartuko du azokan.
Talo solidarioa. Ekimen solidarioek ere bere txokoa edukiko dute Txakolin Egunean. Batzokiak antolatuta, talo eta txorizo solidarioak prestatzen ariko dira udaletxeko arkupeetan. Urtero moduan, ekimen horretatik ateratzen duten dirua ongintzazko ekintza batera zuzenduko dute.