Emakume Master Cup finalaren aurkezpena Azkoitian. Argazkia: Emakume Master Cup
Txapelketa horretan parte hartzen duen lehen aldia izan da aurtengoa eta partida guztiak irabazita
heldu da final handira Gernika-Lumoko gaztea. Finalean aurkari edukiko duen Patri Espinar ere lehen aldiz aritu da Emakume Master Cup txapelketan, beraz, biak dira berriak domekako finalean; Azkoitian jokatuko dute 12:00etatik aurrera.
Arrizabalaga konfiantzaz dago finalaren atarian, eta txapela jaztea zaila izango dela dioen arren dena emateko prest dago: “konfiantzaz nago baina ez nahiz oharkabetu behar momentu batean ere”. Finalaren aurkezpenean argi laga zuen Espinar mendean hartzeko “ehuneko ehuna edo gehiago” eman beharko duela, baina gernikarra prest dago datorrenari aurre egiteko.
Emakume Master Cup finaleko sariak. Argazkia: Emakume Master Cup