Gernikarrek 79-61 galdu zuten atzo [eguaztena]
CMB Uni Gyor taldearen aurka Hungarian, Eurokopako bosgarren jardunaldian. Emaitza horrekin zaildu egin zaie sailkapena gernikarrei eta
averagea ere sei puntu azpitik daukate orain hungariarrekin.
Bigarren postua eskuratu eta sailkapena lortzeko datorren astean Uniao Sportiva taldeari Malosten irabaztea eta Gyor taldeak Gironaren aurka Katalunian galtzea dira beharrezkoak.
Atzoko partiduan etxekoen lehen erasoak eutsi zituen nola edo hala Gernikak.
Gwathmeyren hutsuneak Dietrick eta Roundtree kantxan egotera behartu zituen; Vanderwal, Diez eta Berezhynskak osatu zuten hasierako bostekoa.
Lehen laurdena 20-16 amaitu zen, hungariarrek ez baitzuten markagailuan aldea gehiago zabaltzea lortu. Bigarren laurdenaren hasieran Brownen saskiraketa bategaz hasi zen. Baina Dietricken barneraketek markagailua estutzeko balio izan zuten eta etxekoek hutsartea eskatu behar izan zuten 23-20koarekin. Baina hungariarrek egin zituzten pare bat aldaketek jokoa beraien aldera eramatea lortu zuten eta markagailuan 43-27 ihes egin zuten. Mario Lopezek esan zuen partidu hasieran txarto aritu zirela defentsiboki batez ere. “Bigarren laurdenean egon da gakoa nire ustez, 23-11ko partzialean”.
Margaret Roundtree uztai azpian atzoko partidan. Argazkia: Györ/FIBA
Gernikarrek
nahi zuten, baina ezinean ari ziren bigarren zatiaren hasieran. Opari gehiegi egin zituzten defentsan eta Lexie Brownen hiruko batek 49-29 emaitza jarri zuen 23. minutuan. Hurrengo minutuetan erasoan min handiegirik egin gabe jarraitzen zuten gernikarrek baina defentsako lana hobetu izanak
averagea mantentzeko helburuarengatik borrokatzeko aukera eman zuen.
12 puntu baino gutxiagora murriztu behar zuten aldea Mario Lopezen neskek. Eta une batez lortu ere egin zuten, baina hiruko jaurtiketetan egindako hutsek eta defentsako intentsitate faltak ezinezkoa bihurtu zuen aldea mantentzea edo txikitzea.
Azkenean 79-61eko emaitza eta 18 puntuko aldea. Lopezen esanetan ondo hasi zuten azken laurdena baina azken bost minutuetan ez zuten pazientziarik eduki; “erabaki txarrak hartu dutugu”. “Orokorrean partidu txarra jokatu dugu, aurreko neurketen ildo beretik”.
Juana Molina Pradoren lesioa. Orain berriz ere ligari begira daude gernikarrak. Zapatuan 18:00etan Salamancan (Espainia) jokatuko dute sailkapeneko liderra den eta gernikarrek haina garaipen dituen Perfumerias Avenidaren aurka. Partidu horretan eta
datozen hilabeteetan egongo ez dena Juana Molina Prado izango da. Iragan asteko Eurokopako partiduan min hartu zuen eta aurreikuspen txarrenak bete dira; belauneko aurreko lotailu gurutzatuko plastian eta meniskoan hausturak dauzka. “Kirolarientzako hain beldurgarria den
triada dauka eta ebakuntza egingo diote”, azaldu dute Gernika Bizkaiako arduradunek.
Juana Molina. Argazkia: Gernika KESB