Gernikarrek liga txapelketako 11. jardunaldia jokatuko dute domekan 12:00etan Urbietako kirolgunean. Gernikarrek irabazten hasi beharra daukate beheko postuetatik aldentzen hasteko. Horretarako sialkapenean hirugarrena den taldeari aurre egin beharko diote. Bestalde, Gernika Rugby Taldeak jakitera eman duenez euren jokalaria den
Lander Gomez deitu du Espainiako Errugbi Federazioak 20 urtez azpiko selekzioagaz zapatuan Errumaniaren aurka jokatzeko. Gomez Zaragozan (Espainia) dago
selekzio espainiarragaz, zapatuko lagunartekoa jokatzeko 2019ko apirilean Portugalen jokatuko den Europako txapelketa prestatzen.
Gernika RT-ko neskek ez daukate jardunaldirik asteburu honetan eta ligako hurrengo jardunaldian ere, abenduaren 15 eta 16ko asteburuan, atsedenaldia egokitu zaie, beraz,
urtarrilaren 12 eta 13ko asteburura arte ez dute jokatuko.
Lander Gomez, selekzioagaz. Argazkia: Gernika RT