Luzapenean lortu du zortzigarren garaipena Gernika Bizkaiak
Sailkapeneko azkenaren aurka jokatu arren, latz sufritu dute Mario Lopezen neskek. Bihar 18:00etan Eurokopako bosgarren partida jokatuko duteLigako zortzigarren garaipena asko sufrituta eta luzapenean lortu du Gernika Bizkaiak.Gwathmey eta Molinaren ba...
Sailkapeneko azkenaren aurka jokatu arren, latz sufritu dute Mario Lopezen neskek. Bihar 18:00etan Eurokopako bosgarren partida jokatuko dute
Ligako zortzigarren garaipena asko sufrituta eta luzapenean lortu du Gernika Bizkaiak.Gwathmey eta Molinaren bajek asko baldintzatu zuten gernikarren jokoa, eta nahiz-eta Baxi Ferrol sailkapeneko azkena izan, arazo bat baino gehiago eman zituen zapatuan, Malosten. Luzapenaren amaieran 80-74ekoa zen emaitza.
Neurketa hotza izan zela esan dute Lointekeko arduradunek. Gernikarrek ezin izan zituzten beraien baliabideak ondo erabili erasoan, eta partidako une askotan atzetik egon ziren. Lehen zatia 16-16 amaitu zuten, eta sailkapeneko azken sailkatua mendean hartu ezinak urduritasuna eragin zien. Atsedenaldira berdinketagaz joango zirela zirudienean, Ariztimuñoren saskiraketa eder batek 33-31koa jarri zuen markagailuan.
Bigarren zatian hiruko jaurtiketetan hobetu zuen Lointekek Berezhynskari esker, eta Roundtreek ere erritmoa hartu zuen, baina galiziarrek hiruko marratik zeukaten eraginkortasunak aldea zabaltzea saihestu zuen, eta hori gutxi ez, eta aurretik ere jarri ziren markagailuan 27. minutuan: 46-49. Erasoan zein defentsan jarraikortasunik ez edukitzeak hirugarren laurdenaren amaieran markagailua 51-53 egotea eragin zuen. Azken laurdenean, Ariztimuñok, Mazionytek eta Blakek erreakzionatu egin zuten. Kanpoko jokalari baten hirukoak 59-68 ipini zuen markagailua 36.minutuan, eta alarma gorria piztu zen. Amaiera sutsua izan zen. 70eko berdinketagaz, hiru segundoren faltan, Diezek hiruko bat huts egin zuen, eta luzapenera joan ziren.
Luzapenean, aurretik jarri zen berriz ere Lointek. Jaurtiketa libreei esker neurketa bere aldera eraman zuten gernikarrek, eta, azkenean, 80-74 irabazi zuten. «Luzapenean urrats bat egin dugu aurrera, talde zail baten aurka garaipena lortzeko».
Bihar berriz ere Eurokopako hitzordua dauka Gernika Bizkaiak etxetik kanpo. F multzoko 5. jardunaldian CMB Cargo Uni Gyor talde hungariarraren aurka jokatuko dute 18:00etan.