Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu zuten zapatuan [abenduak 1] Lekeition, eta erabakita geratu dira zeintzuk izango diren abenduaren 15ean Bilbao Arenan jokatuko den finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak. Muxikarrarentzat bere zazpigarren finala izango da.
Jone Uriak irabazi zuen Lekeitioko finalaurrekoa, 508,5 puntugaz, eta Etxahun Lekue geratu zen bigarren ( 506 puntu). Ibon Ajuriagojeaskoa gernikarra eta Ander Elortegi natxituarra sailkatu ziren hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren.
Ajuriagogeaskoa eta Elortegi Lekeitioko finalaurrekoan.
Finaleko zortzikoteari dagokionez, Miren Amurizak Nerea Ibarzabalek eta Uriak finalaurrekoak irabazita lortu dute finalerako txartela. Gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatu dira: Xabat Galletebeitia, Lekue, Enbeita, Eneko Abasolo eta Aitor Bizkarra.
Sarrerak. Abenduaren 15ean, 17:00etatik aurrera jokatuko dute finalaB, eta ateak 15:30ean zabalduko dituzte.
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke, eta Durangoko Azokako Bertsozale Elkartea-Lankuren stand-ean ere salgai izango dituzte. Fnalaren egunean, txarteldegia 12:30ean zabalduko dute.
Lekeitioko finalaurrekoa. Harmaila guztiak beteta egon ziren Lekeitioko Santi Brouard frontoian. Sarrera guztiak agortu ziren goizetik, hala ere, sarrera eske agertu ziren bertsozaleak arratsaldean, Lekeitioko frontoiko leihatilara.
Giro ederrean joan zen saioa, bertsozaleek txalo zaparradagaz erantzun zieten bertsolarien ahaleginei. Sare sozialak eta pribatutasuna, umeen harrera familietan, euskara eta Euskaraldia eta Iñigo Cabacasen kasua izan ziren besteak beste oholtzara atera zituzten gaiak.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.