Zortzitik zortzi irabazi dituzte baina galiziarren aurkakoa luzapenean irabazi behar izan dute
Zortzigarren garaipena lortu zuten zapatuan gernikarrek. Asko sufrituta eta euren berezko mailaren azpitik ia neurketa osoa egon ostean azken baloi jabetza baliatu ez eta luzapenean irabazi zuten
Mario Lopezen neskek.
Gwathmey eta Molinaren bajek asko baldintzatu zuten gernikarren jokoa eta nahiz eta Baxi Ferrol sailkapeneko azkena izan arazo bat bainogehiago eman zituen zapatuan Malosten. Luzapenaren amaieran 80-74 izan zen emaitza.
Pascua baloia harrapatu nahaia. Argazkia: Lointek Gernika KESB
Neurketa hotza izan zela esan dute Lointekeko arduradunek. Gernikarrek ezin izan zituzten beraien baliabideak ondo erabili erasoan eta horrek partidako une askotan jokoz eta emaitzaz atzetik egotea ekarri zien. Lehen zatia
16-16 amaitu zuten eta nahiz eta jokoan ondo ez egon sailkapeneko azkenari irabazi ezinak urduritasuna eraman zuen kantxara. Bigarren laurdenean ere nahi eta ezinean zebiltzan gernikarrak eta ez zuten lortzen bizpahiru jokaldi on batzea markagailuan aldea handitzeko. Atsedenaldira berdinketarekin joango zirela zirudienean Ariztimuñoren saskiraketa eder batek
33-31 jarri zuen markagailuan.
Bigarren zatian hiruko jaurtiketetan hobetu zuen Lointekek Berezhynskari esker eta Roundtreek ere erritmoa hartu zuen baina galiziarrek hiruko marratik zeukaten eraginkortasunak aldea zabaltzea saiestu zuen, eta hori gutxi ez eta aurretik ere jarri ziren markagailuan
27. minutuan, 46-49. Erasoan zein defentsan jarraikortasunik ez edukitzeak hirugarren laurdenaren amaieran markagailua 51-53 egotea eragin zuen. Azken laurdenean
Ariztimuñok, Mazionytek eta Blakek erreakzionatu egin zuten baina gernikarrak azkenaren aurka halako emaitzarekin egotearen presioa somatzen hasiak ziren. Kanpoko jokalari baten hirukoak 59-68 ipini zuen markagailua 36.minutuan eta alarma gorriak piztu ziren Malosten. Amaiera sutsua izan zen.
70eko berdinketagaz eta hiru segundoren faltan Lointekena zen baloia. Naiara Diezek hiruko bat bilatu zuen baina ez zen sartu eta luzapenera joan ziren.
Luzapenean,
Dietricken barneratze bati esker aurretik zen berriz ere Lointek. Galiziarren lehen puntuak luzapenaren erdia igarota iritsi ziren, Fong Lye Queeri esker. Baina Lointekek, jaurtiketa libreei esker neurketa bere aldera eraman eta azkenean
80-74 irabazi zuen ligako zortzi jardunalditik zortziak irabazita. “Luzapenean urrats bat egin dugu aurrera talde zail baten aurka garaipena lortzeko”.
Eurocup. Eguaztenean berriz ere Eurokopako hitzordua dauka Gernika Bizkaiak, oraingoan etxetik kanpo. F multzoko 5. jardunaldian CMB Cargo Uni Györ talde hungariarraren aurka jokatuko dute 18:00etan.
Itziar Ariztimuño. Argazkia: Lointek Gernika KESB