Atzo [abenduak 2] jokatu zen Arratzuko frontoian Euskal Herriko lokotx biltze txapelketa eta bi segundo eta 29 ehunenekorengatik jantzi zuen txapela
Aitor Blanco nafarrak. 6 minutu 14 segundo eta 44 ehuneneko behar izan zituen. Bigarren sailkatu zen Fernando Etxegarai nafarrak, ostera, 6 minutu 16 segundo eta 73 ehuneneko behar izan zituen. Nafarren atzetik sailkatu ziren Bizkaiko bi ordezkariak,
Aritz Martin gernikarra eta Patrik Saitua arteagarra. Lehenengoa 6 minutu eta 19 segundo egin zituen eta bigarrena 6 minutu eta 24 segundo.
Txapelketako sailkapena Aritz Ruiz eta Guillermo Lopez arabarrek bosgarren eta seigarren postuetan eta Uxer Mozo eta Mattin Jauregi gipuzkoarrek zazpigarren eta zortzigarren postuetan osatu zuten.
Arratzun aritutako lokotx biltzaileak txapelketaren amaieran. Argazkia: Bizkaiko Herri Kirol Federazioa
SAILKAPEN OROKORRA:
1- Aitor Blanco (Nafarroa) 6 minutu, 14 segundo eta 44 ehunen.
2- Fernando Etxegarai (Nafarroa) 6 minutu, 16 segundo eta 73 ehunen.
3- Aritz Martin (Bizkaia) 6 minutu, 19 segundo eta 93 ehunen.
4- Patrik Saitua (Bizkaia) 6 minutu, 24 segundo eta 86 ehunen.
5- Aritz Ruiz (Araba) 6 minutu, 25 segundo eta 66 ehunen.
6- Guillermo Lopez (Araba) 6 minutu, 53 segundo eta 8 ehunen.
7- Uxer Mozo (Gipuzkoa) 7 minutu, 5 segundo eta 45 ehunen.
8-Mattin Jauregi (Gipuzkoa) 7 minutu, 13 segundo eta 46 ehunen.