Argazkia: Txalo produkzioak
Txalo Produkzioak taldeak prestatutako antzezlana izango da. Ikuskizuna
gaur Bermeoko Kafe Antzokian, 21:00etan, egingo dute.
Arduradunen berbetan,
Jainko Basatia “komedia dramatikoa” da. Antzezlanean, bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. “Giza-legez abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristonak eta bi esaten hasten direnean, basta eta besteen frustrazio eta miseriak azalduz”, nabarmendu dute.
Begoña Bilbaok zuzendutako lan horretan Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Tessa Andonegi eta Mikel Laskurain aktoreek antzeztuko dute.
Bermeoko Udaletik zehaztu dutenez, antzezlana
euskaraz izango da.
Sarrerak 10 euro balioko dute, eta dagoeneko
salgai daude herriko Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan edo
Kutxabanken webgunean. Langabe, ezindu eta adineko eta gazte txarteldunek leihatilan %25eko deskontua izango dutela argitu dute udaleko arduradunek.