Euskal Herriko lokotx bilketa txapelketa jokatuko dute etzi, Arratzun
Euskal Herriko lokotx bilketa txapelketa jokatuko da domeka eguerdian, Arratzuko pilotalekuan. Abenduko lau asteburutan jokatuko da txapelketa, eta lehen jardunaldia izango da Arratzukoa.Asteburu bakoitzean kirol jakin bat egin beharko dute; lokotx bil...
Asteburu bakoitzean kirol jakin bat egin beharko dute; lokotx bilketa txapelketaren ostean, lasto jasotzea eta botatzea eta harri jasotzea etorriko dira.
13:00ean hasiko da herriko pilotalekuan kirol ekitaldia, eta zortzi parte hartzaile ariko dira 1,25 metrora eta bi lerrotan kokaturik egongo diren 50 lokotxak biltzen. Arabatik Guillermo Lopez eta Aritz Ruiz izango dira parte hartzaileak, Gipuzkoatik Uxer Mozo eta Mattin Jauregi, Bizkaitik Patrik Saitua arteagarra eta Aritz Martin gernikarra eta Nafarroatik Aitor Blanco eta iaz Larrabetzun jokatutako txapelketan garailea izan zen Fernando Etxegarai.
Txapelketaren hurrengo saioak abenduaren 8an lasto botatzea Diman, abenduaren 15ean idi probak Abadiñon, abenduaren 22an lasto jasotzea Mutrikun eta abenduaren 22an harri jasotzea Asteasun izango dira.
Txapelketan arituko dira baita ere Patxi Ituarte mutrikuarra lasto jasotze saioan eta lasto botatze saioan, Ekaitz Salcedo markina-xemeindarra lasto botatze saioan eta Mikel Agirre ondarrutarra lasto botatzen.