Abenduko lau asteburutan jokatuko da
Euskal Herriko herri kirol txapelketa eta lehen jardunaldia Arratzun jokatuko da domekan. Asteburu bakoitzean kirol jakin bat egin beharko dute eta domekan Arratzun jokatuko dena
Euskal Herriko lokotx bilketa txapelketa izango da.
13:00ean hasiko da herriko pilotalekuan kirol ekitaldia eta zortzi parte hartzaile arituko dira 1,25 metrora eta bi lerrotan kokaturik egongo diren 50 lokotxak biltzen. Arabatik Guillermo Lopez eta Aritz Ruiz izango dira parte hartzaileak, Gipuzkoatik Uxer Mozo eta Mattin Jauregi, Bizkaitik
Patrik Saitua arteagarra eta
Aritz Martin gernikarra eta Nafarroatik Fernando Etxegarai eta Aitor Blanco Urmeneta.
Patrik Saitua lokotx biltze saio batean. Argazkia: Patrik Saitua