Errumaniako Egun Nazionala ospatuko dute bihar, Astran
GERNIKA-LUMO // Errumaniako Egun Nazionala ospatuko dute bihar, Gernika-Lumoko Astran. 17:30ean hasita, denetariko ekintzak prestatu dituzte. Errumaniako musika lantzen duten hiru talde hurbilduko dira Astrara, eta jantzi nazionalen desfilea ere egingo...
GERNIKA-LUMO // Errumaniako Egun Nazionala ospatuko dute bihar, Gernika-Lumoko Astran. 17:30ean hasita, denetariko ekintzak prestatu dituzte. Errumaniako musika lantzen duten hiru talde hurbilduko dira Astrara, eta jantzi nazionalen desfilea ere egingo dute. Eguna borobiltzeko, jaki errumaniarren dastaketa burutuko dute. Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte parte hartzera.