Lea-Artibai eta Busturialdeko 24 sortzailek parte hartuko dute 53. Durangoko Azokan. Lan berriak aurkeztuko dituzte Gatibuk eta McOnak taldeek eta Alaine Agirrek
#DAaskodira lelopean,
abenduaren 5ean zabalduko ditu ateak 53. Durangoko Azokak, eta bost egunez, Euskal Herriko sortzaileen eta euskal kultura kontsumitzen dutenen plaza bilakatuko da Durangoko Landako. Aurten, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko
24 sortzaile egongo dira azokan.
Batzuek zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzte. Beste batzuk sinatzen egongo dira edo ipuin kontaketak egingo dituzte. Eta nola ez, labetik atera berri diren lan berriak ere aurkeztuko dituzte.
Azken horien artean dago
Txapelpunk musika talde lekeitiarra. Izan ere, Iñigito Txapelpunkek joan den astean aurkeztu zuen
Zorionak niretzako nire partez azken diskoa. Aurkezpenean esan zuenez, disko berriak trobadore-punk arima dauka. “Azkenengo urteetan egin dudan diskorik organikoena da. Lan ona dela esango nuke”.
Landutako “oparia”. Diskoaren izenak dioen bezala, Iñigitok lehendabizi bere buruari egin nahi izan dio oparia. “Norbera lausengatu ondoren gainerako entzuleei erakutsi nahi diegu landu dugun oparia”». Diskoa etxeko estudioan sartuta egindako hamar kantuz dago osatuta. “Filmeekin esaten den moduan, diskoa plano sekuentzian grabatu dugu. Kantua goitik behera edo hasi eta bukatu”.
Txapelpunkek bezala,
Alaine Agirre idazle bermeotarrak ere asteon aurkeztu duen
Kamisoi zuri zetazkoa aurkeztuko du Durangon, eta
McOnakek Gure naufragioak.