Ez Dok Hiru eta Tartean teatroak prestatutako
Desentxufatuak antzezlana
Busturiko Kultur Etxean ikusteko aukera egongo da bihar,
20:00etan.
Argazkia: Tartean teatroa.
Euskaldunberri zaharrak ez dira inoiz hiltzen lelopean, Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreek adineko bi euskara ikasleren papera antzeztuko dute. Ikasle horiek, “maitasun istoriorik ederrenetan bezala, euskera maite dute eta gorroto. Gorroto dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto”.
Sortzaileen berbetan,
Desentxufatuak “katarsi ariketa bat da”. Bereziki euskara ikasleentzat zuzendutakoa dela deritzote, “euren isla deformatua” ikusten dutelako eszenatokian. Halere, euskara ikasle ez direnek ere antzezlanagaz ondo pasatzeko aukera edukiko dute, “bi pertsonaiak euskaldun guztien isla ere badirelako”.
Busturiko Udaletik argitu dutenez, antzezlana ikustera hurreratzen direnek
3 euroko sarrera ordaindu beharko dute, eta herritar guztiak animatu dituzte ikuskizunaz gozatzera.