Gernikarrak
Ruben Bailo Noaingo atzelariagaz osatzen duen bikoteak finalerdietarako txartela lortu zuen Floridako Daniako Jai Alai pilotalekuan.
Xabi Barandika gernikarrak eta Eñaut Salegi markina-xemeindarrak osatutako bikotea eduki zuten aurrean eta 15-11 irabazi zuten Beaskoetxeak eta Bailok.
Finalerdietarako txartela lortuta, abenduaren 7an jokatuko dute Beaskoetxeak eta Bailok
Zulaika eta Amigorenaren aurka. Beste finalerdia, ostera, bihar [azaroak 30] jokatuko dute Erik eta Ladutxek eta Iturbidek eta Urbietak osatutako bikoteek.
Abenduaren 13an finalerdietako galtzaileen arteko partida jokatuko da eta biharamunean final handia.
Iaz Diego Beaskoetxea gernikarra eta Iñaki Urbieta izan ziren txapelketaren irabazleak eta aurten ere hori lortzen saiatuko da gernikarra.
Diego Beaskoetxea gernikarra. Argazkia: Dania Jai Alai