Busturialdea San Andres jaietan murgilduko da asteburuan. Ibarrangelun eta Bermeon ospatuko dituzte jaiak. Bi herrietan barikuan San Andres egunarekin hasi eta domekara arte luzatuko da jaia. Bietan Euskaraldia egitasmoa baliatuko dute euskararen aldarria egiteko. Ibarrangelun urtero egiten duten lez Euskara eguna ospatuo dute domekan, Lorea taldearen laguntzagaz. Ibarrangeluko jaien protagonistak txapelketak izango dira; zapatuan tortilla txapelketa egingo dute lehenengo eta briska eta mus txapelketaren finalak gero.
Leihan taldeak Bermeoko San Andres auzoa girotuko du. Argazkia: Leihan/Facebook
Bermeon auzoaren izenari omen eginez ospatuko dute jaia. Barikuko mus txapelketan izena emateko 30 euro ordaindu beharko da bikoteko txapelketa hasi baino lehen; 500 euro jasoko dute irabazleek. Zapatuko herri bazkarian parte hartzeko ere izena eman behar da Jose Ramon harategian 15 euroren truke. Herri bazkarira doazenen artean postre txapelketa ere egingo dute. Domekan, ostera, tortilla txapelketa egingo dute eta iazko txorimalo lehiaketan bezala irabazlearentzat asteburu bateko bi lagunentzako egonaldia izango da saria.
Animali ikuskizunak. Bermeoko San Andres auzoan berritasun berezia egongo da aurten. Lehenengo txakurren erakusketa egongo da eta ondoren hegaztien erakustaldia eskainiko dute. Adin guztietako ikusleentzako erakargarria izango den ikuskizuna izango da.
EGITARAUA:
Ibarrangelu.
Barikua:
– 12:00. Meza nagusia.
– Ostean. Trikitixa kalejira, Malenegaz, Elexaldetik.
– 20:00. Beti Galdu abesbatza Elexaldetik.
Zapatua:
– 12:00. Tortilla txapelketa.
– 12:00. Ume jokoak.
– 13:30. Tortillen aurkezpena
– 17:00. Briska txapelketa arina, kultur etxean.
– 19:00. Mus txapelketaren finalak.
– Ondoren. sari banaketa eta trikitixa EinGo taldeagaz.
Domeka:
– 11:00. Meza nagusia.
– 11:45. Euskararen eguneko mezuaren irakurketa eta Ibarrangelura etorritako ume berriei opari banaketa.
– Ostean. Euskal dantzak, Lorea taldearen eskutik.
Bermeo.
Barikua:
– Meza Almikako elizan.
– 11:00. Txupinazoa.
– 20:00. Mus txapelketa.
Zapatua:
– 12:00. Umeen jolasak.
– 13:00. Herri kirolak.
– 15:00. Herri bazkaria eta postre txapelketa. Arratsaldean Txoborro magoaren ikuskizuna ere egongo da.
– 21:00. Erromeria Leihan taldeagaz.
Domeka:
– 09:00. Mendi martxa, San Andresko aparkalekutik hasita.
– 12:00. Umeentzako jolasak.
– 13:00. Txakurren erakusketa eta gero hegaztien erakustaldia.
– 16:00. Tortilla txapelketa.