EAJk eskumenen egutegia zehazteko eskatu dio Espainiari, Sukarrietan
Meritxell Batet ministroak iragarri du 2018a amaitu aurretik egutegia zehaztuko dutela. Andoni Ortuzar euskal aurrekontuen negoziazioaz eta ETAren amaieraz aritu da EAJren ekitaldianTransferentzien Batzorde Mistoa astelehenean batu zen Bilbon, eta urte...
Meritxell Batet ministroak iragarri du 2018a amaitu aurretik egutegia zehaztuko dutela. Andoni Ortuzar euskal aurrekontuen negoziazioaz eta ETAren amaieraz aritu da EAJren ekitaldian
Transferentzien Batzorde Mistoa astelehenean batu zen Bilbon, eta urtea amaitu aurretik Gernikako Estatutuan jasotako hainbat eskuduntza eskualdatzeko egutegia itxiko dutela esan zuen Meritxell Batet Espainiako Gobernuko Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroak.Hain zuzen, eskumenen egutegia zehazteko eskatu zion Andoni Ortuzarrek Sukarrietan, domekan: «Espero dugu behingoz itxitako bidea irekitzea, eta bi gobernuek egutegi zehatz bat ezartzea, transferitzeke dauden eskumen guztiak ekartzeko. Guzti-guztiak. Estatutuan daude, lege dira, eta guri dagozkigu: gizarte honi eta bere erakundeei».
Euskal aurrekontuen negoziazioaz ere aritu zen Euzkadi Buru Batzarreko presidentea. Aurrekontuak onartzeko akordioa lortzeko, Jaurlaritza «lan mardula» egiten ari dela zehaztu zuen. «Bilduren esku dago. Onartuz gero, aurrekontu sozialagoa izan daiteke: inoiz izan dugun aurrekontu onena. Nahiko genuke Nafarroan posible izan den moduko akordio bat. Errealismorako garaia da, bizi dugun une politikoaren irakurketa egokia egiteko garaia».
ETAren desagertzea hizpide izan zuen: «EAJ ordezkatzeko jaio zen ETA. EAJren aurka jaio zen. Hirurogei urte pasata, min asko egin ondoren, eurek egin dute porrot. Porrot politikoa, eta batez ere, porrota herri hau ordezkatzeko asmoan. Eurek bazekiten nola askatu Euskadi. Euskadiri ekarri dioten askapen bakarra desagertzea izan da. ETAz askatu gara betiko».
Aranaren izaera gogoan
Sabino Aranaren hilobiaren aurrean lore eskaintza egin zuten. Ortuzarrek Aranaren izaera «linguista eta euskaltzalea» aldarrikatu, eta herritarrak Euskaraldia ariketa sozialagaz bat egitera gonbidatu zituen. Esan zuen euskararekikoa dela EAJk hartutako lehenengo konpromisoa.