Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • JOLASTU GEUGAZ!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Kirola

650 lagunek egin dute Ziortza-Bolibarko martxa

400 mendizalek osatu dute 23 kilometroko luzea eta 250ek 10 kilometroko laburra. Hasierako balorazio ona egin du martxa antolatzen duen Aranbaltz Kultur ElkarteakBeste urte batez ere, arrakastaz ospatu da Ziortza-Bolibarko Mendi Martxa. Aurreko urteeta...

Eider Mugartegi
Busturialdea
2018/11/27

400 mendizalek osatu dute 23 kilometroko luzea eta 250ek 10 kilometroko laburra. Hasierako balorazio ona egin du martxa antolatzen duen Aranbaltz Kultur Elkarteak

Beste urte batez ere, arrakastaz ospatu da Ziortza-Bolibarko Mendi Martxa. Aurreko urteetan bezala, herriaren desanexioaren urteurrena ospatzeko mendi martxa antolatu dute Aranbaltz Kultur Elkartekoek Ziortza-Bolibar inguruetan, udalaren eta herritarren laguntzagaz. Hala, aurten, 650 lagunek parte hartu dute aukeran jarri dituzten bi martxetan: 400 mendizalek luzean (23,41 km) eta 250ek laburrean (10,48 km).

Euriaren mehatxua ez zen izan aitzakia mendizaleentzat. Goizean goizetik batu ziren elizpearen aterpean gosaria hartu eta bideari ekiteko. Bizkor ibili ziren batzuk mendi bideetan zehar. Horrela, Arrasateko gazte bat martxa laburra hasi orduko helduta zegoela jakitera eman zuten antolatzaileek. Erorketaren bat edo beste egon zen arren, ez zen ezer larririk izan, eta bakoitza bere martxan heltzen joan ziren mendizaleak frontoiko helmugara. Txistorra edo hirugihar pintxoak eta edatekoa eduki zituzten ibilbideari amaiera borobila emateko.

Sokak, laguntzeko

Martxa luzekoek euri apurra eduki zuten; laburrekoek, ostera, zorte handiagoa eduki zuten, eta irten orduko zegoen zirimiria ere atertu, eta giro ederrean osatu ahal izan zuten ibilbidea. Tarte batzuetan basa egon bazen ere, mendizaleek ziurtasunez aurrera egiteko neurriak ere hartu zituzten antolatzaileek. Esate baterako, basa zegoen aldapetan sokak jarri zituzten jaitsiera laguntzeko.

Mendi martxa egiteko talde handi batek lan egiten duela azaldu dute Aranbaltzekoek, eta horiei guztiei «eskerrik beroenak» eman nahi izan dizkiete. Elkarteak momentuko balorazio positiboa egin badu ere, aurrerago balorazio zehatzagoa egingo dutela aurreratu dute, «jendearen ekarpenak jaso ostean».

Hasierako balorazioak onak izan dira. Antolakuntzagaz «oso gustura» gelditu zirela eta bideko seinaleak «argi ezarrita» zeudela azpimarratu zuten martxaren amaieran, parte hartzaileek. «Pozik» zeuden bai eta ere opari modura jaso zuten motxilagaz.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.