Errugbizale gazteen topagune bihurtuko da Mutriku etzi
Gipuzkoako hainbat klubetatik etorritako 130 gaztetxo batuko dira San Migel futbol zelaian. 12 eta 10 urtez azpikoen topaketa izango da. HITZAren aldeko jarduera daMutriku Errugbi Eskolak antolatuta, 10 eta 12 urtez azpikoen arteko errugbi topaketak eg...
Gipuzkoako hainbat klubetatik etorritako 130 gaztetxo batuko dira San Migel futbol zelaian. 12 eta 10 urtez azpikoen topaketa izango da. HITZAren aldeko jarduera da
Mutriku Errugbi Eskolak antolatuta, 10 eta 12 urtez azpikoen arteko errugbi topaketak egingo dira etzi, Mutrikuko San Migel futbol zelaian, 10:30etik 13:00etara bitartean. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 130 gaztetxo batuko dira bitan banatuko den zelaigunean. Horietatik hamabost mutrikuarrak izango dira.Iragarri dutenez, «ekitaldi ikusgarria» izango da, eta harmailak betetzera gonbidatu dituzte herriko eta inguruetako errugbizale guztiak. Ekintza, gainera, LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAren 15. urteurreneko egitarauaren barruan dago kokatuta.
Bost taldek parte hartuko dute topaketan. Honakoak izango dira Mutrikurekin batera zelairatu direnak: Ordizia errugbi taldea, Donostiako Bera Bera, Zarautz-Beltzak eta Eibarko errugbi taldea. Agertu dutenez, mutrikuarrek zarauztarrekin batera osatuko dute taldea.
Zelairatzen lehenak 12 urtez azpikoak izango dira. 12 minutuko partidak jokatuko dituzte beste taldeen aurka. Horien ostean, 10 urtez azpikoen txanda izango da. 10 minutuko partidak jokatuko dituzte beste talde guztien aurka. Erakustaldia amaitzean, berriz, hirugarren denbora deritzona egingo dute, futbol zelaiko terrazan.
Ateak zabalik
Gogorarazi dutenez, LH 3. mailatik gorako gaztetxoek taldeko ateak zabalik dituzte. «Nahi duten guztiak ongietorriak izango dira. Entrenamendu batera etorri besterik ez dute izango».