Basurdeak garaipen bila doaz Durangora eta Kataluniara asteburuan
Gernika RTko nesken eta mutilen senior taldeak garrantzitsuak diren garaipenen bila joango dira asteburuan.Neskek bizkaitarren arteko derbia lehiatuko dute bihar. Arripausuetako zelai artifizialean Durango Nissan Gaursa taldea edukiko dute aurrean; 16:...
Neskek bizkaitarren arteko derbia lehiatuko dute bihar. Arripausuetako zelai artifizialean Durango Nissan Gaursa taldea edukiko dute aurrean; 16:30ean hasiko da neurketa. Durangarrek ez dute garaipenik lortu aurtengo denboraldian, eta gernikarrek bat. Etxekoek partidu bat gutxiago jokatu dute gernikarrek baino, beraz, sailkapenean aurrerapauso bat egin eta basurdeen beste garaipenekin jartzen saiatuko dira.
Mutilek, ostera, etzi goizean jokatuko dute Katalunian. Heineken ligako 9. jardunaldian UE Santboianari egingo diote bisita basurdeek. 12:00etan hasiko da partidua Baldiri Aleu zelaian. Gernikarrek jokatutako zortzi partiduetatik sei galdu eta bi irabazi dituzte, eta kataluniarrek, ostera, lau galdu eta beste hainbeste irabazi. Partidu lehiatua izatea espero den arren, basurdeentzat oso garrantzitsua da garaipena eskuratzea, aurretik duten CR La Vila taldeak puntu bat gehiago dauka-eta bakarrik, eta sailkapenean azkena den Complutense Cisnerosek bat gutxiago, 10, hain zuzen.