Transexualiteari buruzko hitzaldia emango dute Ondarroako Beikozinin
Ondarroako Zientziaren Giltzak Elkarteak antolatuta, transexualitateari buruzko hitzaldia eskainiko du Sarai Montes Aguilar hezitzaileak astelehenean, 18:30ean hasita, Beikozinin.Montesek, hain zuzen, transexualitatea zer den azalduko du, zientziaren i...
Montesek, hain zuzen, transexualitatea zer den azalduko du, zientziaren ikuspegitik. Gaiari buruzko jakinmina daukaten herritarrak hitzaldira gonbidatu dituzte.
Montes, gaur egun, hezitzailea da SexuanArt-en sexologia zerbitzuan eta Eusko Jaurlaritzako tratu berdintzaile eta ez diskriminatzailea sustatzeko sarean. Era berean, arduraduna eta hezitzailea da Familia Anitzen Berdindu Zerbitzuan.
Azken urteotan hainbat ikastaro eta tailer eman ditu Berdindu hezkuntza proiektuaren barruan eta Garatu hezkuntza programan.