Memoria eta elkarbizitza landuko dituzte Bake Leku Txokoan, gaur
Euskal Herriko memoria eta elkarbizitzari buruzko gaiak jorratzeko Afaloste laborategi gastronomiko eta soziala egingo dute gaur, Gernika-Lumoko Bake Leku txokoan.Elkarbizitzaren gaia pil-pilean mantendu gura duen ekimena da Afaloste deitutakoa, eta, h...
Elkarbizitzaren gaia pil-pilean mantendu gura duen ekimena da Afaloste deitutakoa, eta, horretarako, Euskal Herriko hainbat txoko eta elkarte gastronomikoetan memoriari eta elkarbizitzari buruz ariko dira. Gerni- ka-Lumoko gaurko hitzorduan Iñigo Retolaza ariko da dinamizatzaile lanak egiten. 19:00etatik 23:00etara bitartean, denetariko gaiak jorratuko dituztela aurreratu dute.
Herritarrei ekimenean parte hartzeko deia egin diete, eta bertan egon nahi izanez gero, hurrengo telefono zenbakira deitu beharko dute interesatuek: 688 80 17 94.
27 elkarte
Afaloste ekimena Giza Eskubide eta Bake Hezkunzaren elkarteak bultzatu du, eta Euskal Herriko 27 elkartek osatzen dute gaur gaurkoz. Gaurko ekimena Bakearen Museoak, Gernika Gogoratuz elkarteak eta Bakeola EDEk antolatu dute.