A-25ari lotutako jarduerak egingo dituzte gaur, Foruan eta Bermeon
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna azaroaren 25ean, domekan, baldin bada ere, Busturialdeko hainbat udalerri jarduerak aurretiaz prestatzen hasi dira. Esate baterako, Forun eta Bermeon ekintza bana egingo dute gaur, eta herri bieta...
Modu horretara, Foruan herritarrei zuzendutako genero indarkeriaren aurkako sentsibilizazioa lantzeko tailerra antolatu dute. Foruko Udalak jakitera eman duenez, tailerra udaletxean egingo dute bihar, 19:00etatik 20:00etara.
Tailerra Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz prestatu dutela azaldu dute.
Zinema, Bermeon
Bermeon, bestalde, Erroxape Emakumeen Taldeak antolatutako ekimenagaz emango diete hasiera Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari lotutako jarduerei.
Erroxapeko kideek adierazi dutenez, gaigaz lotura zuzena duen 3 anuncios en las afueras filma emango dute 19:30ean, taldearen lokalean.