Bakearen Museoa musikaz lagunduta bisitatu ahalko da
Bakearen Museoak Segundo Olaeta Musika Eskolak lagunduta proposamen berritzailea dakar urtea amaitzeko. Museoa musikagaz lagunduta bisitatzeko aukera emango dute bariku honetan [azaroak 23] eta abenduaren 14an.Hain zuzen ere, bi egun horietan Segundo O...
Hain zuzen ere, bi egun horietan Segundo Olaeta Musika Eskolako irakasle eta ikasleen kontzertuaz gozatuko dute bertaratzen direnek.
Bakearen Museoak 20. urteurrena bete du, eta urteurren borobil honetako ospakizun ekitaldien artean dago Musika Museoan ekintza.
Aipatu bi egunetan 18:30etik aurrera egingo dute bisita berezia.
Izena eman behar da
Parte hartu gura dutenek aurretiaz izena eman behar dutela jakitera eman dute museoaren arduradunek.
Izan ere, bisitaldietako pertsona kopurua mugatu dute; gehienez 40 pertsona egongo dira egun bakoitzean.
Izena emateko bi modu daude. Batetik, Museoko telefono zenbakira deitu daiteke: 94-627 02 13. Bestetik, bertako posta elektronikora mezua bidalita izena eman ahalko da: hezkuntza.museoa@gernika-lumo.net.