Putxera lehiaketa egingo dute hirugarrenez, Morgan
Bihar lehiatuko dira Andra Mari auzoan. Parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena. Guztira, hamabost sari banatuko dituzteHirugarren urtez, Nazioarteko Putxera lehiaketa antolatu du Pataterrixe Kultur Elkarteak Morgan. Bihar elkar...
Bihar lehiatuko dira Andra Mari auzoan. Parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena. Guztira, hamabost sari banatuko dituzte
Hirugarren urtez, Nazioarteko Putxera lehiaketa antolatu du Pataterrixe Kultur Elkarteak Morgan. Bihar elkartuko dira horretarako, goizean goizetik, Andra Mari auzoan.Lehiaketan parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena; hain justu, 09:00etatik 11:00etara bitartean. Izena emateagaz batera, aurkeztu nahi duten putxera bakoitzeko 5 euro ordaindu beharko dituzte lehiakideek.
Antolatzaileek zenbait baldintza jarri dituzte aurten ere. Batetik, plater guztiak jendaurrean prestatu beharko dituzte parte hartzaileek. Eta putxerak prestatzeko, Gernikako indaba edo Tolosako indaba (gorria/beltza) erabili beharko dute. Gainera, beharrezko osagaiak zeintzuk izan behar diren ere zehaztu dituzte: txorizoa, odolostea eta urdaia. Beste alde batetik, sua egiteko, ikatza zein egurra erabili ahal izango dela jakinarazi dute.
Putxera guztiak prest dituztenean aurkeztu egin beharko dituzte, epaimahaikideek beraien iritzia eman dezaten. Horretarako ordua 13:00etatik 14:00etara izango da.
Eta dastaketak eginda, lehiaketako lapikorik gozoenak aukeratuko ditu epaimahaiak, eta horien artean hamabost sari banatuko dituzte.
Morgako onenari saria
Irabazleak txapela, putxera, txakoli sorta eta 175 euro jasoko ditu; bigarren egiten duenak putxera, txakolin sorta eta 130 euro; hirugarrenak txakolin sorta, 2 kilo indaba eta 90 euro; laugarrenak txakolin sorta, 2 kilo indaba eta 50 euro; bosgarrenak txakolin sorta, 2 kilo indaba eta 25 euro, eta seigarrenetik 15era egiten dutenek txakolin sorta bana eta 20na euro. Morgako putxerarik onenak ere saria hartuko du: txapela eta 50 euro.
Biharko eguna, gainera, taberna ibiltariek alaituta igaroko dute Morgara bertaratzen direnek.