Nagusien Eguna ospatuko dute bermeotarrek bihar
Bermeoko Udal Zaharren Egoitzako bizilagunek Nagusien Eguna ospatuko dute bihar. Benito Ibarrolaza Gizarte Ongizate Udal Patronatuko presidenteak nabarmendu duenez, egoiliarrak eurak direla eguneko protagonistak sentitzea nahi dute.Goizetik emango diot...
Goizetik emango diote hasiera jai egunari. Modu horretara, 11:00etan meza ospatuko dute, eta bertan nagusiek mezako irakurketak eta eskaintzak egingo dituzte. Horrez gain, Mertxe Torreri eta Leoncio Etxebarriari omenaldia egingo diete, gaur egun udal zaharren egoitzan denbora gehien daramaten egoiliarrak baitira.
Mezaren ostean, Alkartasuna Dantza Taldearen ikuskizuna eskainiko die, eta, ondoren, Bermeoko abesbatzaren emanaldia egongo da. Bazkaritan bilduko dira ostean. Bertan egoiliar eta senideek elkarrekin gozatu eta ondo pasatzeko aukera izango dute. Senide barik dauden egoiliarrek boluntarioen laguntza edukiko dute.
Bazkaria bukatu ondoren, festak jarraituko du egoitzan. Ines Goiriren line dance ikuskizunak girotuko du arratsaldea, eta Erroxapeko martxaren emanaldiagaz ederto pasatzeko aukera izango dute. «Egoiliarrak eta senideak egun polita igarotzea espero dugu».