Bihar, Nagusien Eguna ospatuko dute Bermeoko Udal Zaharren Egoitzako bizilagunek.
Benito Ibarrolaza Gizarte Ongizate Udal Patronatuko presidenteak nabarmendu duenez, “jai horretan, egoiliarrak eurak direla eguneko protagonistak sentitzea nahi dugu”.
Goizetik emango diote hasiera jai egunari. Modu horretara, 11:00etan meza ospatuko dute, eta bertan nagusiek mezako irakurketak eta eskaintzak egingo dituzte. Horrez gain, Mertxe Torre eta Leoncio Etxebarria egoileei omenaldia egingo diete, gaur egun udal zaharren egoitzan denbora gehien daramaten egoiliarrak baitira.
Zaharren Egoitzako bizilagunak, Nagusien Eguna ospatzen. Argazkia: Bermeoko Udala
Mezaren ostean, Alkartasuna Dantza Taldearen ikuskizuna eskainiko die egoiliarrei, eta, ondoren, Bermeoko abesbatzaren emanaldia egongo da.
Ostean, bazkaria egingo dute. Bertan egoiliar eta senideek elkarrekin gozatu eta ondo pasatzeko aukera izango dute. Egun horretan, betiko moduan, senide barik dauden egoiliarrek boluntarioen laguntza izango dute.
Bazkaria bukatu ondoren festak jarraituko du egoitzan. Ines Goiriren
line dance dantza ikuskizunak girotuko du arratsaldea, eta Erroxapeko martxaren emanaldiagaz edarto pasatuko dute egoiliarrek eta senideek. “Egoiliarrak eta senideak egun polita igarotzea espero dugu”, adierazi du Ibarrolazak.