Mutrikuko Herri Kroserako dena prest dute Talaixa Triatloi Taldekoek
Talaixa Triatloia Klubak eta Mutrikuko Udalak elkarlanean antolatuta, XVI. Herri Krosa egingo da bihar. Lasterketa 16:30ean hasiko da Goiko Plazan, eta 16 urtetik gorako kirolariek parte hartzeko aukera izango dute.Probak parte hartu nahi dutenek Herri...
Probak parte hartu nahi dutenek Herrikrosa web atarian eman dezakete izena aurretiaz. Bihar ere izena emateko aukera egongo dela gogorarazi dute antolatzaileek.
Kirol probari dagokionez, kostaldeko errepidetik zehar 10 kilometroko joan-etorria egingo dute Debara korrikalariek. Nagusiek ezeze, herriko gaztetxoek ere neurrira moldatutako Kros Txikia egiteko aukera edukiko dute, 16:00etan hasita.