Eskolondo.
Koldo Izagirre idazle pasaiarrak Euskara exilioan da izeneko hitzaldia emango du gaur 19:30ean. Izagirreren hitzaldia Ean izango da, Eskolondon, hain zuzen ere.
Euskaldun gisa nork edo zerk ordezkatzen gaituen jorratuko du idazleak bere hitzaldian, “burujabe izango bada, hizkuntzak lurraren beharra” duela uste baitu Izagirrek.