'100 alargunen dantza' abestiaren bideoa aurkeztuko dute domekan
Bideoklipa Bermeon grabatu dute, Alkartasuna eta Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeetako emakumeen parte hartzeagaz. Thierry Biscaryren disko berriko abestietako baten bideoa da100 alargunen dantza abestiaren bideoa aurkeztuko dute Bermeon. Bideoklipa ...
Bideoklipa Bermeon grabatu dute, Alkartasuna eta Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeetako emakumeen parte hartzeagaz. Thierry Biscaryren disko berriko abestietako baten bideoa da
100 alargunen dantza abestiaren bideoa aurkeztuko dute Bermeon. Bideoklipa herrian grabatu dute, herriko Alkartasuna Dantza Taldeko eta Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeko emakumeen parte hartzeagaz.Thierry Biscary musikagilearen Manex eta Kobreak diskoko abestietako bat da 100 alargunen dantza. Abeslari eta musikagileak adierazi duenez, diskoa bere «proiekturik pertsonalena» da. Abestian Bermeoko galernaren historia jasotzen du Biscaryk.
«Duela ehun urte hango ehun bat marinel itsasoan zendu ziren. 100 alargunen dantza kantatzen du. Alargunek drama hori gainditzeko elkartasun dantza bat dantzatzen dutela asmatu dut», adierazi du musikagileak. Biscary ideia horregaz Uxue Alberdi bertsolariarengana joan zen, eta azken horrek testu bat idatzi zion.
Galerna gogoratuz
1912ko galerna XX. mendeko lan istripurik handiena izan zen. Matxitxakoko lurmuturretik 45 miliatara arrantzan zeuden 143 arrantzale hil ziren, horietatik 116 bermeotarrak, eta besteak inguruko herrietakoak, Elantxobe, Lekeitio eta Ondarroakoak, hain zuzen ere.
Bermeoko hainbat toki eszenatoki modura erabili dituzte. Besteak beste, Goiko plazan, Tonpoian eta San Juan Portalean grabatu dute. Alkartasuna Dantza Taldeak eta Bermeoko Udalak herritar guztiak gonbidatu dituzte Nestor Basterretxea aretora bideoa ikustera domekan.