Bideoklipa
Bermeon grabatu dute, herriko
Alkartasuna Dantza Taldeko eta Lekittoko dantza taldeko emakumeen parte hartzearekin.
Bideoa
domekan proiektatuko dute,
12:30ean, Nestor Basterretxea aretoan.
‘100 alargunen dantza’ Thierry Biscaryren ‘Manex eta Kobreak’ diskoko abestietako bat da. Kantari eta musikagileak adierazi duenez, diskoa bere “proiekturik pertsonalena” da. Abestian,
Bermeoko galernaren historia jasotzen du Biscaryk.
Bermeoko hainbat tokitan grabatu dute bideoklipa. Argazkia: Alkartasuna Dantza Taldea.
“Duela ehun urte hango ehun bat marinel itsasoan zendu ziren. 100 alargunen dantza kantatzen du. Alargunek drama hori gainditzeko elkartasun dantza bat dantzatzen dutela asmatu dut”, adierazi du musikagileak. Biscary ideia horrekin Uxue Alberdi bertsolariarengana joan zen, eta berak hortik testu bat idatzi zion.
Joan den mendeko hondamendia. 1912ko galerna XX. mendeko lan istripurik handiena izan zen. Matxitxakoko lurmuturretik 45 milatara arrantzan zeunden 143 arrantzale hil ziren, horietatik 116 bermeotarrak, eta besteak inguruko herrietakoak, Elantxobe, Lekeitio eta Ondarroakoak, hain zuzen ere.
Horrela, abestiaren bideoklipa Bermeon grabatu dute, hainbat toki eszenatoki modura erabiliz. Besteak beste, Goiko plazan, Tonpoian eta San Juan Portalean grabatu dute.
Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak eta Bermeoko Udalak herritar guztiak gonbidatu dituzte bideoa ikustera domekan.