Auto batek 71 urteko emakumezko bat harrapatu du Mutrikun
Auto batek oinez zihoan 71 urteko emakumezko bat harrapatu zuen atzo, 11:30ak aldera, Mutrikun. Emakumezkoa Donostiako Ospitalera eraman zuten.Istripua Mutrikuko herrigunera ailegatu aurretik gertatu zen, Jarri Toki parean. Autoa iraulita geratu zen, e...
Istripua Mutrikuko herrigunera ailegatu aurretik gertatu zen, Jarri Toki parean. Autoa iraulita geratu zen, eta emakumea zaurituta. Momentuan bertan Ertzaintzak ezin izan zuen esan emakumea larri zauritu bazen edo ez. «Dakigun gauza bakarra da anbulantzian sartu eta berehala ospitalera eraman dutela».
Istripuaren ondorioz bide bat itxita egon zen, eta ertzainek zirkulazioa zuzendu zuten garabiak autoa eraman bitartean.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, gertatutakoa ikertzen ari dira. «Ez dakigu ezbeharra nola gertatu den».