Kamiñaldeko bidea zabalduko dute, bi egunez
Ondarroako udal iturriek jakitera eman duenez, Elixopetik edo Kaleanditik sartzen ez diren edo pasatzeko arazoak dituzten ibilgailuek Kamiñaldeko mendi magalean egiten ari diren lan eremutik igarotzeko baimena edukiko dute. Udalak plan bat eratu du se...
Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak azaldu duenez, auzotarren urgentziazko eskaerak kontuan hartuta hartu dute erabakia. «Auzotarrei bidea zabalduko genuela azaldu genien aurreko batzarrean, baina mendi magaleko lanak egiten ari diren tokian garabia handi bat dago, eta bidea ireki eta herritarren segurtasuna bermatu nahi baldin bada, mugitu egin beharko da. Hori bai, garabia ezin dute astero-astero mugitu; horrek kostu ekonomiko handia dakarrelako».
Bi egun horietan Kamiñaldera igaro nahi dutenek norbere beharrizanak zeintzuk diren jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dute udal erregistro orokorrean. Idatziak aurkezteko epea zabalik dago, eta eskatzaileek nahitaez arrazoitu egin beharko dute bidea zergatik erabili nahi duten. Azkenik, udalaren baimena jaso beharko dute eskatzaileek.
Herritarren eskari guztiak batu ostean, Udaltzaingoagaz koordinatuta emango diete pasabidea eskaera onartutakoei; «beti ere, udal arkitektoen onespenagaz».