Barre algara artean afaldu dute Belendizen
Bertso afarian elkartu ziren zapatuan, Belendizko txokoan. 53 bat lagun bildu ziren, eta barre algara artean igaro zuten gaua. Herritarren artean egon ziren gonbidatu bi: Nerea Ibarzabal markina-xemeindarra eta Xabi Paya. Jendeak asko gozatu zuen.