Bi hilabetez ezin izango da Omako basoa bisitatu
KORTEZUBI // Hurrengo bi hilabeteetan, Omako Baso Margotua itxita egongo da mantentze lanak egiteko. Besteren artean, Baso Margotuko sarrerak hobetuko dituztela azaldu dute arduradunek. Hala, urtarrilaren 13an zabalduko dute berriro ere basoa. Argibide...
KORTEZUBI // Hurrengo bi hilabeteetan, Omako Baso Margotua itxita egongo da mantentze lanak egiteko. Besteren artean, Baso Margotuko sarrerak hobetuko dituztela azaldu dute arduradunek. Hala, urtarrilaren 13an zabalduko dute berriro ere basoa. Argibideak eta bisita gidatuei buruzko informazioa jaso nahi izanez gero, hurrengo telefono zenbakira deitu behar da: 94-465 16 57.