Filmazpit euskerazko azpitituludun zinema zabaltzeko programaren barne egingo dute emanaldia.
Etzi, Nestor Basterretxea Bermeoko zinema aretoan 19:30ean egongo da beldurrezko eta fantasiazko film-laburrak ikusteko aukera. Sarrera dohainik izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
Nestor Basterretxea aretoan eskainiko dute emanaldia.
Ekimenean, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko 23. Zinema asteko film laburren bilduma ikusi ahal izango da. Sei film-labur proiektatuko dituzte ingelesez eta norvegieraz, euskarazko azpitituluekin. Iragarri dutenez, emanaldiaren iraupena 70 minutukoa izango da.
Proiektatuko diren film-laburren zerrenda zehaztu dute: Defeated, Saw Misgivings, Posthuman, The cabin, Saving the human race eta Dr. Professor’s thesis on evil filmak proiektatuko dituzte.
Azpititulatutako filmeak. Filmazpit programa Donostia Kulturak kudeatzen du Donostiako Zinemaldiaren, Euskadiko Filmategiaren eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzagaz. Filmazpit programak, Euskadiko eta kanpoko hainbat zinemalditan, jorratzen dituzten gaiengatik interesgarriak diren filmak hautatzen ditu, euskaraz azpititulatu eta katalogoan sartzeko.
Bermeoko Udalak herritar guztiak animatu nahi izan ditu filmen emanaldira hurreratzera.